KATEGORIA: Mendizaletasuna.
ZAILTASUNA: Erreza-ertaina.
DISTANTZIA: 7 kilometro.
NOIZ: Abenduak 8.
NON: Armintzako bus geltokian.
ORDUA: 09:30ean Armintzan.
Izena emateko: etzandarri@gmail.com
Euskara eta mendizaletasuna sustatzen duen Lemoizko Etzandarri mendi taldeak irteera berri bat antolatu du domeka honetarako, abenduak 8. Hala, sorgin eta jentilen erreinura joango dira, Itxinara. Pagomakurren kotxeak utzi eta Axularko begitik (Atxulo) Itxina magikoan sartuko dira. Atxular haitza igo ondoren Arkuatxa tontorra ere igoko dute eta ondoren Arkuatxako tuneletik Itxulegor eta Supelegor kobazuloetaraino hurbilduko dira. Bertatik buelta egingo dute guztira 7 kilometro inguruko ibilbidea egiteko. Izena emateko: etzandarri@gmail.com.
KATEGORIA: Mendizaletasuna.
ZAILTASUNA: Erreza-ertaina.
DISTANTZIA: 7 kilometro.
NOIZ: Abenduak 8.
NON: Armintzako bus geltokian.
ORDUA: 09:30ean Armintzan.
Izena emateko: etzandarri@gmail.com
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!