- Irteera gidatua Izenaduba basoara: datorren astelehenean, abenduak 23, txangoa antolatu da Lemoiztik Mungian dagoen euskal mitologiaren interpretazio zentrora. Leku magiko honetan, Olentzero eta Mari Domingiren etxea bisitatu ahal izango da. Autobusaren irteera ordutegia honako hau izango da: 19:15ean, Armintzako geltokitik, 19:25ean Urizarretik eta 19:30ean Andrakatik igaroko da Izenadubara joan aurretik. Bisita osoan begirale bat izango da, Lemoizera itzuli arte bisita gidatuko duena.
- Negulekuak: abenduaren 23an ere Negulekuak hasiko dira Lemoizen. Jarduera hau Urizarreko kultur gelan eta inguruetan izango da, urtarrilaren 3ra arte, eta euskara hutsean egingo da. Aurten 50 plaza eskaini dira guztira.
- Olentzero eta Mari Domingiren ongietorria: hurrengo egunean, abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingi Lemoizen izango dira. 17:00etan Andrakan izango dira, ondoren Armintzatik pasatuko dira (17:45) opariak banatzeko, eta Urizarreraino iritsiko dira (18:45). Kalejiran zehar Joaldunak izango dira lagun. Harrera amaitzean, bertaratzen direnek antzerki emanaldi bat izango dute Urizarreko frontoian.
- Haurrentzako zinema: abenduaren 29an, domekan, 18:00etan, Armintzako kultur etxean. Sarrera doakoa da eta filma zehazteke dago.
- Lemoizko San Silvestre: tradizioari jarraituz, San Silvestre herriko lasterketa urteko azken egunean izango da, abenduaren 31n. Proba 12:00etan hasiko da Armintzan.
- Gabonetako Haur Parkea: Urtarrilaren 3an irekiko ditu ateak Armintzako frontoian 'Gabon parkea' -k, adin guztientzako jolas eta jarduerakaz. Ordutegia 16:00etatik 20:00etara izango da. Sarrera doakoa da.