Armintzako portutik abiatuta eta bi ibilbide izango dira:
- 1. 14 urtetik beherakoentzako ibilbide laburra, Armintzako herriguneko kaleetan zehar bakarrik egingo dena: 6 urtetik beherakoak: zehaztutako 325 metroko ibilbideari itzuli bakarra. 7 eta 13 urte bitartean: bi itzuli zehaztutako ibilbidera, 650 metro guztira.
- 2. 14 urtetik gorakoentzako ibilbide luzea: lau itzuli egingo dira 1.250 metroko ibilbidean, Armintzako herrigunetik hondartza zeharkatu arte Armintzekalde kaletik, 5 kilometro guztira. Izen-ematea doakoa da eta egun berean egingo da, goizeko 11:00etatik aurrera, lasterketaren irteera eta helmuga postuan.
Udalak herritarrak animatu gura ditu jai-giroaz gozatzera eta bakarka, familian edo koadrillagaz parte hartzera. Mozorroa jantzita joan ahal izango da eta amaieran txokolatada egongo da.