Haur eta helduentzako txalaparta ikastaroa egingo dute Lemoizen, urtarrilaren 8tik aurrera

Nahia Martinez Gondra 2025ko urt. 2a, 09:40

Ikastaro honetan izena emateko epea urtarrilaren 10era arte egongo da zabalik. © EGIZU

Lemoizko Udalak pasa den urtean hasitako txalaparta ikastaroan izena emateko epea ireki du urtarrilaren 10era arte. Ikastaroa Urizarko kultur gelan egingo da, eguaztenero, eta urtarrilaren 8tik aurrera jarriko da martxan berriro ere. Ordutegia honako hau da: 16:30etik 17:00etara, haurrentzat, eta, 17:00etatik 18:00etara, helduentzat. Ikastarora ez da materialik eraman behar.

Ikastaro honetan izena emateko epea urtarrilaren 10era arte egongo da zabalik Armintzako Kultur Etxean edo lke@lemoiz.eus helbide elektronikoan. Zalantzarik izan ezkero, 656 798 622 (Karlos) telefonora deitu daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun