Urtea hainbat pilota partidugaz hasi du Armintzako Pilota Elkarteak. Iruñean egin zuten Euskal Herriko lehenengo jardunaldia eta 1-1 berdindu zuen Amayagaz, hurrengo emaitzakaz: larruzko paletan, Amayak 35, Armintzak 22; pala motzean, Amayak 26, Armintzak 40. Espainiako Txapelketari dagokionez, Bartzelonan jokatu zuten lehenengo jardunaldia ere, Natacion Bartzelonaren kontra 2-0 galdu zuten; hurrengoak izan ziren emaitzak: larruzko paletan, Bartzelona 15-15 eta Armintza 10-5. Pala motzean, Bartzelona 15-15 eta Armintza 9-7. Beraz, urte hasiera honetako partiduak gorabeheratsuak izan dira Armintzako pala jokalarientzako.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!