Armintzako arrantzaleen etxeko Kaia taberna alokagai dago

Ander Zarraga 2025ko urt. 22a, 14:04

Armintzako Kaia taberna portuaren ondoan dago, arrantzale-etxearen beheko solairuan. © LEMOIZKO UDALA

Lemoizko Udalak Armintzako arrantzaleen etxe zaharreko eraikinaren beheko solairuan dagoen ostalaritza-lokala alokatzeko eskabideak aurkezteko epea ireki du, otsailaren 4ra arte. Halaber, establezimendua urtarrilaren 28an bisitatu ahal izango dela iragarri dute.

Lemoizko Udalaren jabetzakoa den Portubidea kaleko 17. zenbakiko lokala taberna-jatetxe gisa erabiltzeko deialdia aurkeztu dute. Gutxi gorabehera 107,66 metro koadroko azalera erabilgarria duen jatetxea ustiapenerako prest dagoela iragarri dute. Lokalaren kontratua 578,52 eurokoa da BEZ gabe.

Lokal horren errentamenduan eta ustiapenean interesa dutenek datorren martitzenean, urtarrilaren 28an, bisitatu ahal izango dute, idazkaritza@lemoiz.eus helbide elektronikoan aurretik jakinaraziz, bisitara joango diren pertsonen izen-abizenak, NANa eta telefonoa adieraziz. Bisita horiek 20 minutu iraungo dute, eta eskaera-ordenaren arabera eta modu korrelatiboan esleituko dituzte, 09:30ean hasita.

Era berean, Lemoizko Udaleko webgunearen esteka honetan daude jasota baldintza eta oinarriak, kontratatzailearen profilean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun