Lemoizko Sarakoetxeko jaiari buruzko dokumentala aurkeztuko dute urtarrilaren 31n

Nahia Martinez Gondra 2025ko urt. 27a, 10:06

Lemoizko Udalak dokumental hau bultzatu du. © LEMOIZKO UDALA

Lemoizko Udalak Labayru fundazioari eskatu dio irailean Lemoizen ospatzen den Sarakoetxe jaiari buruzko dokumental bat egiteko. Lemoizko Sarakoetxe. Lehenaren itzala gogoan dokumentala Urizarreko kultur etxean aurkeztuko da datorren barikuan, urtarrilaren 31n, 18:30ean.

Ikus-entzunezko pieza hau azken urteotan herriaren borondateari esker berreskuratu den festa tradizionalean oinarritua dago. Mende erdi inguruko lugorriaren ondoren, Lemoizko zentral nuklearraren proiektuak huts egin zuen eta Basordas kalaren okupazioak bete-betean eragiten zion Sarakoetxe auzoan ospatzen zen baserriari. Dokumentala ikusteko sarrera librea da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun