Lemoizko eskolako haurrak kalez kale ibiliko dira berriro Agate Deunaren omenez

Nahia Martinez Gondra 2025ko urt. 31a, 15:09

Lehen Hezkuntzako ikasleak Armintzara joango dira eta hamaiketakoa baino lehen ohiko lekuetan abestuko dute.
Datorren martitzenean, otsailaren 4an, Lemoizko eskolako ikasleak Agate Deuna bezpera ospatuz herrian zehar abestuko dute berriro. 09:30ean, gutxi gorabehera, eskolatik aterako dira eta udaletxe eta koloretako etxeen aurrean abestuko dute. Ondoren, Lehen Hezkuntzako ikasleak Armintzara joango dira eta hamaiketakoa baino lehen ohiko lekuetan abestuko dute. Amaitzeko, Andrakara joango dira, bizilagunek ohiko koplakaz goza dezaten.

Tradizio honek markatzen duen bezala, makilak eta baserritar edo arrantzale jantziak protagonista izango dira Agate Deunari omenezko kantuetan.
 
 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun