Ordenantza honen bidez taxi-zerbitzua arautzen da garraio irisgarria, segurua, efizientea eta jasangarria bermatu behar delako, erabiltzaileen beharrei eta sektoreko profesionalen eskaerei erantzungo diena. Era berean, ordenantzak aukera ematen du gertuko udalerri interesdunakaz prestazio gune bat sortzeko. Ordenantza honek Lemoizko udalerrian taxiak izeneko autoetan bidaiariak garraiatzeko zerbitzu publikoa arautzen du, eta honen arrazoi nagusia da taxi-zerbitzua kalitate- eta gardentasun-estandarren arabera emango dela ziurtatzea, mugikortasun-eredu inklusiboa sustatuz eta indarrean dauden araudiak errespetatuz.
Ordenantza berriaren zirriborroa hemen kontsulta daiteke.