Ikastaroa martxoaren 11tik ekainaren 3ra bitartean emango da Lemoizko Jubilatuen Elkartearen lokalean, eta ordutegiei dagokienez, bi aukera proposatzen dira: maritzen eta eguenetan 10:00etatik 12:00etara edo 16:00etatik 18:00etara. Izena eman duten pertsona gehien dituen taldea aurrera aterako da, beraz, bi ordutegietako edozeinetan joan badaiteke, bietan izena ematea gomendatzen da. Izen ematea martxoaren 4ra arte egin ahal izango da Armintzako kultur etxean. Ikastaro osoaren prezioa 100 eurokoa izango da, baina klaseen % 80ra baino gehiagora joanez gero, zenbatekoaren % 50 itzuliko da.