Lemoizera ere inauteriak heldu dira!

Nahia Martinez Gondra 2025ko ots. 27a, 15:47

Arrastiko 18:30ean hasiko da jaia.

Lemoizko Udalak aurtengo inauteriak ospatzeko jarduera programa bat antolatu du, zapatutik astelehenera arte, martxoak 1etik hilaren 3ra arte.  Armintzako frontoian ospatuko den diskofestagaz jaia hasiko da, arrastiko 18:30ean.

Hurrengo egunean, martxoaren 2an, domekan, 17:00etatik aurrera, haurrentzako inauterietako tailerra egingo da Urizarreko kultura gelan. Bertan, mozorrotzeko era guztietako osagarriak sortu eta probatuko dira. Ekintza bera egingo da hurrengo egunean Andrakan, martxoaren 3an. Hau ere 17:00etan hasiko da auzo honetako kultur gelan, eta haurrek sormena lantzen gozatuko dute, sor daitezkeen maskara eta pertsonaia ugarigaz.
 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun