Lemoizko Udaleko Euskara Zerbitzuak Aste Santuko Txikimix ekimena antolatu du, 3 urtetik gorako umeei zuzendutako gunea, 2025eko apirilaren 22tik 25era bitartean Urizarreko kultur gelan egingo dena, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Ekimen honen helburu nagusia gazteen artean euskararen erabilera sustatzea da, euskararen garapen integrala sustatzeko jarduerak eskainiz. Izen-emateak 40 euroko kostua du haur bakoitzeko, eta Armintzako kultur etxean egin ahal izango da apirilaren 7ra arte. Guztira 15 plaza eskaintzen dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!