Euskal dantza ikastaroak egingo dituzte Urizarren

Nahia Martinez Gondra 2025ko mar. 17a, 09:38

Euskal dantzak, artxiboko irudian. © OTXANDATEGI TALDEA

Andreen aurreskua eta erromeria dantzak ikasteko aukera ezin hobea egongo da Urizarren: andreen aurreskua ikasteko saioak martxoaren 18an, apirilaren 15ean, maiatzaren 20an eta ekainaren 17an izango dira, 19:00etatik 21:00etara egun guztietan. Erromeria dantzak martxoaren 27an izango dira, 18:45etik 21:00etara. Saio guztiak Urizarko kultur gelan egingo dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun