Irudienea euskaltzaleen topaguneak bultzatutako ekimen honen XXII. urtea da, Tokikom-en, hiru foru aldundien eta EHUko Mikel Laboa katedraren laguntzagaz. Laburbiran euskaraz ekoitzitako 8 film labur aukeratu dira:
- PROSOPAGNOSIA (Ekain Martinez)
- PLAZER BAT (Sonia Estévez)
- BETIKO GAUA (Eneko Sagardoy)
- EUROPA (Ekain Irigoien)
- PENTSATZEN DUT (Karmele Mitxelena)
- HOR KONPON (Jone Arriola)
- GOODBAY KEPLER (Nerea Ayala, Patricia Fañanás, David Modroño, Iraia Yarto)
- UTLANDSK (Alba Lozano)
Laburbiraren helburua bikoitza da: alde batetik, zinemagileei beren lanak erakusteko aukera eman nahi die askotariko estiloen erakusketarekin, eta, bestetik, euskaraz sortutako film laburrak ezagutarazi nahi dizkie herritarrei. Proiekzio bira joan den martxoaren 6an hasi zen, Laburbiraren aurrestreinaldiagaz, Donostiako San Telmo Museoan, eta apirilaren 11ra arte iraungo du, Euskal Herri osoko 50 udalerri baino gehiago bisitatuz.Ekimenari buruzko informazio gehiago hemen.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!