Datorren apirilaren 8rako Gernika-Palestina herri ekimenak Euskal Herriko hainbat udalerritan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko deitutako mobilizazioei babesa adierazi die Lemoizko Udalak. Mobilizazio hauen asmoa Palestinak pairatzen duen genozidioa salatu eta lurralde okupatuen egoera larria ikusaraztea da. "LURRA, JUSTIZIA, BAKEA. GENOZIDIOA STOP", mobilizaziorako deiak nazioarteko esku-hartzearen urgentziarako dei global bat egitea bilatzen du, Palestinako giza eskubideen urraketak gelditzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!