Udalekuak Urizarren egingo dira, bertako zelai eta inguruetan eguraldi ona egiten badu, eta euria egiten badu, frontoian edo bere ondoko gelan. 08:00etatik 15:00etara bitarteko ordutegia izango dute, eta sartzeko eta irteteko malgutasuna izango dute.
Denbora horretan, haurrek adinari dagozkion askotariko jarduerak egingo dituzte, hala nola tailerrak, trebetasun-jolasak, ipuin kontalariak... Guztira 50 plaza eskaintzen dira Lemoizen erroldatuta dauden, udalerriko eskolan ikasten ari diren edo uda pasatzen duten haurrentzat. Plaza hauek hiru taldetan banatuko dira: 3-5 urte, 6-9 urte eta 10-12 urte.
Egindako inskripzioek eskainitako plazak gainditzen badituzte, lehentasuna hurrenkera honetan izango da: erroldatuak, Lemoizko eskolako ikasleak eta udatiarrak. Beharrezkoa balitz, maiatzaren 6an ere zozketa egingo litzateke, plaza erabilgarriak esleitzeko. Izen ematea Armintzako Kultur Etxean egin ahal izango da apirilaren 14tik 30era, biak barne. Horretarako, izen-emate orria beteta aurkeztu beharko da – kolonien web orrian dago eskuragarri – eta dagokion ordainketa egin beharko da. Familia ugariek edo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenek dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dute prezioan hobaria lortzeko. Haur bakoitzeko prezioak honako hauek dira:
- Izen emate arrunta: 60 euro.
- Familia ugaria: 40 euro.
- Oinarrizko errenta jasotzen duenak: 20 euro.
Udalak familiei dei egiten die adingabeak izena eman dezaten beren komunitateko kideakaz aisialdia euskaraz partekatzeko. Parte hartzeko baldintzak eta izena emateko orria hemen.
