2023ko uztailean, Sprilurrek Itsasertz Mugarteari dike-horma sendotzeko obrak egiteko baimena eskatu zion eta urte bereko azaroan gauza bera egiteko emakida eskatu zion. Udalari, aldiz, dike-horma sendotzeko behar diren dentsitate altuko hormigoizko blokeak eraikitzeko eta pilatzeko lizentzia eskatu zion 2024ko martxoan. Azken lizentzia horren izapidetzea izan da Lemoizko Udalak eten duena, Kosta Dermarkazioak berari eskatutako emakida ebatzi arte. "Antza denez, Kosta Demarkazioak emakida ematea erabaki du, baina udalean ez dugu oraindik jakinarazpen hori jaso", komunikatu du Udalak.
Hala, baieztatu duenez, Lemoizko zentral nuklearraren eraikuntza gertaera gogoangarria izan da Euskal Herriko historian. Horregatik, beharrezko ikusten du "prozesu parte-hartzaile deliberatiboa" martxan jartzea bere etorkizuna zein izango den zehazteko.