Desagertzearen berri izan ondoren, EAEko Larrialdi Zerbitzuek bilaketa-dispositibo bat jarri zuten martxan atzo arrastian, eta gaur, eguenean, berriro abiatu dute goizeko 10:00etan.
Desagertutako pertsona ezagutzen zuen auzokide batek aurkitu du gizona sastrakadia duen zuhaizti batean, etxetik 400 metrora.