
Lemoizko Udalak, YoConecto programagaz lankidetzan, herritarrei zuzendutako tailer bat antolatuko du, eguneroko bizitzan teknologien erabilera arduratsua eta onuragarria sustatzeko. Ekimena maiatzaren 19tik 22ra egingo da Armintzako Jubilatuen Elkartean. Izen-emateak apirilaren 30etik maiatzaren 9ra egongo dira zabalik kultur etxean. Izena eman gura dutenek 946 879 037 telefonora dei dezakete. Parte hartzeko, ordenagailu eramangarri bategaz edo telefono mugikor bategaz joan beharko da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!