- Lemoizko erroldan inskribatutako ibilgailuak: Aurreko urteko txartela erabiliko da. Horrelakorik ez badago, udaletxean eskatu beharko da. Alta emandako ibilgailu berriek etxean jasoko dute txartela.
- Lemoizen erroldatuta dauden pertsonen edo bertako etxebizitzen jabe edo errentari diren pertsonen eta Lemoizko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen erroldan alta eman gabe dauden ibilgailuak: Zirkulazio-baimena eta jabetza-ziurtagiria edo indarrean dagoen alokairu-kontratua aurkeztu beharko dute. Txartel bakarra emango da etxebizitza bakoitzeko, aurrez beste txartel bat eman ez bada.
- Lemoizen erroldatutako pertsonen renting edo leasing ibilgailuak: ezinbestekoa izango da eskatzailea ohiko gidari gisa egiaztatzen duen kontratuaren kopia eta aseguru-poliza aurkeztea.
- Lemoizen erroldatutako ohiko gidariak dituzten enpresa ibilgailuak: eskatzailea ibilgailuaren erabiltzaile bakarra dela egiaztatzen duen enpresaren ziurtagiria eta ibilgailua lan-ordutegitik kanpo erabiltzeko baimena beharko dira.
- Armintzako enpresen langileen eta jabeen ibilgailuak: Udalera lan-kontratuagaz edo enpresaren titulartasun-agiriagaz joan beharko dute. Ibilgailu baimenduen kontsulta.
Ibilgailu baimenduen kontsulta
Herritarrek esteka honen bidez kontsultatu ahal izango dute ibilgailua baimenduta dagoen ala ez. Ibilgailua ez badago baimendutakoen artean eta egon beharko lukeela uste dutenek udaletxera jo beharko dute egoera argitzeko. Nahiz eta iazko txartela izan, ibilgailua ez badago baimendutakoen artean ezin izango da leku eta ordutegi mugatuetan aparkatu eta txartela modu ez-egokian erabiltzeagatik arau-haustetzat hartuko da.