Santiagoko Arkua, Plentziako ondare arkitektonikoaren ikur bat da eta gure hiribildua duela mende batzuk inguratzen zuen zuen harresiaren aztarna bakarra da gaur-gaurkoz. Hala, horren egitura eta itxura kontserbatzeko zaharberritze-lanak egingo dituztela iragarri du Udalak.
Lanek irauten duten bitartean ibilgailuentzako trafikoa moztuta egongo da arkuaren azpiko pasabidean, langileen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko.