Beraz, Armintzako portuan egin ezin izan ziren lanez gozatzeko beste aukera bat egongo da. Hauek dira funtzioak:
- Ekainak 13, barikua, 18:00etan: Hortzmuga Teatroa konpainiak `Agurea, urpekaria eta itsasoa´ antzezlana aurkeztuko du euskaraz. “Itsasoak elkar ezagutzen ez duten bi pertsona elkartuko ditu, izenik gabeko leku batean. Zer esan ez dakitela, elkar laguntzen eta beren buruak erreskatatzen ikasiko dute".
- Ekainak 14, zapatua, 13:30ean: Zanguango Teatroren txanda izango da `El peor espectaculo del mundo´ antzezlanagaz. “Barre-algarak izango dira auzoko heroi bat protagonista duen BIOPIC bategaz, munduan denetik egon behar duelako dagoen ezinbesteko izakia".
Lemoizko Udaletik herritar guztiak gonbidatzen ditugu doako emanaldi hauetaz gozatzera. Artebizik kultura udalerrira hurbiltzen jarraitzen du, arte eszenikoakaz eta tokiko bizitza kulturalagaz dugun konpromisoa berretsiz.