Armintza izango da 2025eko Txalaparta biraren abiapuntua datorren ekainaren 20an

Nahia Martinez Gondra 2025ko eka. 11a, 15:38

Hitzordua 17:30etan hasiko da Armintzako Portuan. © EGIZU

Datorren ekainaren 20an, barikuan, Armintzako Portua 2025eko Txalaparta biraren abiapuntua izango da, Uribe Kostako hainbat herritan zehar txalapartaren soinua eta giroa eramango duen bira. Hitzordua 17:30etan hasiko da Armintzako Portuan, eta adin guztietako lemoiztarrak hurbildu daitezke musika tresna tradizional honetaz gozatzera.

Ekimen hau auzo lemoiztarretik abiatuko da eta Barrikan amaituko da ekainaren 22an, domekan, Gorliz eta Plentziatik igarota. Aste-akabu osoan zehar, txalaparta emanaldiak eta tailerrak egingo dira, eta horien soinuak aipatutako udalerriak girotuko ditu, bizilagunen gozamenerako.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun