Antolatzaileek ibilbidea azaldu dute: "Baltzolako kobazuloetara eta Garaio (574m) mendira joango gara. Ibilbidea Dimako Indusi auzoko San Fraisku baselizan hasiko dugu eta Jentilzubitik pasata Baltzolako kobazulo ospetsura joango gara. Kondairek, Sugoi eta mikelats bertan bizi zirela diote. Beste kondairek Abaro tunelean eta Baltzola errekako putzuetan Lamiak bere urrezko adatsak orrazten askotan ikusten zirela kontatzen digute. Abaro tuneletik pasa ondoren Garaio (574m) mendira igoko gara".
Ohi bezala, irteera honen helburuetako bat haurren artean euskararen erabilera sustatzea da, beraz, jarduera euskara hutsean izango da. Adingabeek honako hauek eraman beharko dituzte txangora:
- Motxilatxo bat bere janariagaz.
- Forro bat eta zira edo txamarra bat.
- Mendiko bota.
- Poltsa bat zapatila pare bategaz eta aldatzeko arropagaz bueltarako.
- Linternatxo bat.
Jarduera doakoa da baina aldez aurretik izena eman behar da zeharkaldia hobeto antolatzeko. Interesatuek etzandarri@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko dute. Gomendagarria da jarduerarako janaria, ura eta arropa egokiak eramatea.
KATEGORIA: Mendizaletasuna.
ZAILTASUNA: Erreza.
DISTANTZIA: 7 kilometro.
NOIZ: Ekainak 29.
NON: Armintzako bus geltokian.
ORDUA: 09:30ean Armintzan.
Izena emateko: 688 602 121 (Marian).