Guztira 138.588,75 euroko inbertsioa egin da (BEZa barne). Hori gauzatzeko, Udalak 26.881,64 euroko dirulaguntza jaso du, Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako Sailak emana.
Aparkaleku berria BI-3151 errepidearen (udal-titulartasunekoa eremu horretan) eta HUAren egungo aparkalekuaren (Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren (BBUP) arteko lursailean dago. Proiektuak eremu hori egokitzeko egin beharreko lanak zehazten ditu, ibilgailuen sarbidea hobeto arautu ahal izateko, batez ere jende gehien dabilen hilabeteetan.