Irailaren 19ra arte zabalik dago Lemoizko Udalak antolatutako ikastaroetan izena emateko epea

Nahia Martinez Gondra 2025ko abu. 20a, 10:31

Izena emateko epea irailaren 19ra arte egongo da zabalik.

Aurten ere, Lemoizko Udalak hainbat ikastaro antolatu ditu udalerrian bizi diren pertsonentzat, adin-tarte desberdinei zuzenduta. Ikastaro guztiak 2025eko urrian hasi eta 2026ko ekainera arte luzatuko dira, eta udalerriko hainbat tokitan emango dira: Armintzako kultur etxean, Armintzako Jubilatuen Etxean, Urizarko Kultur Gelan eta Andrakako Kultur Gelan. Izena emateko epea irailaren 19ra arte egongo da zabalik Kultur etxera zuzenean aurkeztuz edo 946 879 037 telefonoaren bidez. Hemen, informazio osoa. 

2025-2026 ikasturtean honako jarduera hauek eskainiko dira:

  • Armintzako Kultur Etxea: pilates, yoga, yoga familian, joskintza, batukada, pintura eta Gu (emakume taldea).
  • Armintzako Jubilatuen Etxea: Euskara ikastaroa.
  • Urizarko Kultur Gela: Indar entrenamendua, mugikortasuna eta bizi-ohiturak; guraso eskola eta txalaparta.
  • Andrakako Kultur Gela: trikitia. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun