Jai giroak Andraka beteko du zapatuan goiz-goizetik, izan ere, 11:00etan botako den txupinazoaren aurretik, putxera lehiaketa tradizionalaren izen-ematea irekiko da eta haur mailako padel txapelketa jokatuko da. Ondoren, hamaiketakoa Herriko Eskolako trikitilariakaz egingo dute, gero hainbat jarduerari lekua uzteko: meza santua, mus txapelketa, zaldi ibilaldiak, disko festa eta txokolatada.
Hurrengo aste-akabuan emango zaio amaiera 2025eko San Frantzisko jaiei, kinttopeko idi probakaz. Gainera, urriaren 12an, domekan, mendi martxa egingo dute Etzandarri mendi-taldeak antolatuta. Bertaratzen direnentzako hamaiketako bat egongo da ere.
