Egitarua

Armintza Santo Tomas jaiak ospatuko dituzte aste-akabuan!

Ander Zarraga 2025ko urr. 14a, 11:53

Jaiak urriaren 17tik 19ra bitartean ospatuko dituzte.

Barikutik domekara egitarau ederra prestatu dute Armintzako jai-batzordeko kideek, eta publiko guztientzako gozagarriak izango diren ekintzak izango dituzte, hala nola umeentzako herri kirolak, afari herrikoia, kontzertuak, azokatxoa eta beste hainbat. Hemen jarduera guztien egitaraua egunez egun.

ChatGPT Plus

Egitaraua:

Urriak 17, barikua

  • 12:00 Meza nagusia.
  • 12:30 Kalejira trikitilariekin.
  • 17:30 Ping-pong lehiaketa parkean.
  • 18:00 Umeentzako herri-kirolak.
  • 18:30 Pala partiduak.
  • 20:00 Bafle poteoa.
  • 21:30 Afari herrikoia eta karaokea DJ Tinhorekin.

Urriak 18, zapatua

  • 09:00 Putxerak.
  • 11:00 Merkalditxoa frontoian (mahaiak 10:30ean jarriko dira).
  • 12:00 Triki-poteoa putxerekin (taberna guztietatik pasatu behar da).
  • 12:00 Hegazti harraparien erakustaldia frontoian.
  • 15:00 Jubilatuen bazkaria (Begotxun).
  • 15:00 Bazkaria frontoian.
  • 18:30 Santo Tomaseko Txinga Lehiaketa, umeak eta helduak
  • 22:00 Kontzertu sorpresa.
  • 01:00 DJ.

Urriak 19, domeka

  • 12:00 Mural herrikoia eta txapa tailerra frontoian.
  • 13:00 Herri hamaiketakoa.
  • 18:00 Santo Tomaseko mus eta briska txapelketak Noray tabernan.
  • 18:00 Rally umoristikoa.
  • 19:30 Egunkari dantza frontoian.
  • 20:30 Txokolatada.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun