Duela urte askotatik Euskal Herrian oso errotuta dagoen ohitura honen ospakizunera gehitu da Lemoiz. Egitaraua datorren barikuan, urriak 31n, hasiko da Disko Arima Eroa taldeak Armintzako frontoian eskainiko duen diskofestagaz. Ondoren, txokolatada herrikoia egingo da bertaratzen diren guztientzat.
Aurreko edizioetan ez bezala, aurten Lemoizko Udalak hainbat jarduera prestatu ditu txikienentzat; antzerki saioak edo filmen proiekzioak, kasu. Hauek asteburuan zehar egingo dira.
Egitaraua
- Azaroak 1: Frida antzerkia, 18:00etan Urizarreko Kultur Gelan.
- Azaroak 2: Haurrentzako zinea, 18:00etan Andrakako Kultur Gelan.