Itsaso eta mendi artean: murgildu Lemoizko tontorretan

Izaro Garcia 2025eko azaroaren 10a

Lemoizko tontor nagusietara irteera © ETZANDARRI MENDI TALDEA

Lemoizko Etzandarri Mendi Taldeak irteera antolatu du datorren domekarako, azaroak 16, inguruko bi tontor nagusi igotzeko: Atxurdin (740 m) eta Astxiki (785 m).

Mendi-ibilaldira animatzen direnek Bizkaiko kostaldeko zein barnealdeko ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituen paisaia aberatsean murgilduko dira, Lemoiz inguruan dauden udazkeneko koloreen artean.

Interesa izatekotan,  nahikoa da taldearen posta elektroniko ofizialera mezu bat bidaltzeagaz: etzandarri@gmail.com

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun