Lemoizko herritarrek hautatu dituzte “Lemoiz 2026 egutegiko” argazki onenak

Izaro Garcia 2025eko azaroaren 11

Lemoizko Udalak sarituak zoriondu eta eskerrak eman dizkie herritarrei bozketetan parte hartzearren © LEMOIZKO UDALA

Azaroaren 9an amaitu zen “Lemoiz eta bere herritarrak” argazki-lehiaketako hiru lanik onenak bozkatzeko epea. Lehiaketaren helburua da Lemoiz 2026 egutegia ilustratzea, herriko etxe guztietan doan banatuko dena.

Herritarrek euren botoen bidez erabaki dituzte hiru argazki irabazleak, eta emaitzak honakoak izan dira:

  • Andrakas ibaia – 37 boto
  • Puente romano – 32 boto
  • Bikote – 16 boto

Guztira 186 boto zenbatu dira: horietatik 169 online eman dira web-formularioaren bidez, eta 17 boto aurrez aurre, Armintzako Kultur Etxean jarritako hautestontzian.

Datozen egunetan, Lemoizko Udala argazkien egileekaz jarriko da harremanetan , eta bertako produktuen saski bana banatuko die sari modura.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun