Aste-akabu honetan, Urkiola parke naturalera joango dira Etzandarriko lagunak, "eta oso mendi polita eta berezi bat igoko dugu". Astxiki benetan ikusgarria dela diote antolatzaileek, "eta mendilerro garaien tontorren itxura du. Beraz egun alpinoa izango dugu eta eguraldia lagun asko disfrutatuko dugun Ibilbidea laburra da". Gainera, ondoko Atxurdin ere igotzeko aprobetxatuko dute. "Gure kristo Atxartekoa baselizan hasiko gara ibiltzen eta 7 km ibilbide labur bat osatuko dugu".
Zailtasuna erraz-ertaina izango da, "Artola mendilepotik tontorrera igoera nahiko bertikala delako, aldapa gogorragaz. Betiere, hori bai, bidezidorretik eta arrisku larririk gabe".
Parte hartu gura dutenek, Armintzako bus geltokian egon beharko dute 08:30ean, eta aldez aurretik izena eman beharko dute, 688 602 121 telefono zenbakira deituta.