Prozesu publikora ireki den lehenengo ordenantza lokalak edo solairuarteak etxebizitza bihurtzeko prozesua arautzen du. Etxebizitza eskuratzeko zailtasunak dituzten sektoreei aukera erraztea, udal-etxebizitza tasatuen eskaintza handitzea eta hutsik dauden lokalak murriztuz, bizigarritasun, irisgarritasun eta jasangarritasun baldintzak bermatzea dira ordenantza honen helburu nagusiak.
Aldi berean, udalerriko lurzati pribatuetan egiten diren itxiturak, lur-mugimenduak eta bestelako elementu txikiak arautzeko ordenantza berria kontsulta publikoan jarri dute. Ordenantza honek, itxitura eta lur-mugimenduak modu ordenatuan arautzea eta ingurumenaren eta paisaiaren babesa bermatzea ditu helburu.
Bi kasuetan, herritarrek, elkarteek eta erakundeek abenduaren 22ra arte izango dute iruzkinak, iradokizunak eta iritziak bidaltzeko.