Salsa eta bachata ikasteko aukera berria Lemoizen, urtarriletik aurrera

Izaro Garcia 2025eko abenduaren 24a

Armintzako Kultur Etxea, artxiboko irudian.

Lemoizko Udalak dantzan hasteko gonbidapena egin die herritarrei, urtarriletik aurrera salsa eta bachata ikastaro berria martxan jarriz. Ekimenaren helburua mugimenduaren bidez ohitura osasungarriak sustatzea eta jendea aktibo mantentzea da, betiere giro atsegin eta ireki batean.

Ikastaroa inoiz dantzarik egin ez dutenentzat pentsatuta dago, eta adin zein maila guztietako pertsonek eman dezakete izena. Saioetan erritmoak ikasteaz gain, ariketa fisikoa egin, koordinazioa landu eta jende berria ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, presiorik gabe eta modu dibertigarrian.

Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago, Armintzako Kultur Etxean. Saioak igandero izango dira, 12:15ean, ordu eta erdiko iraupena izanik. Ikastaroa 2026ko urtarrilaren 11n hasiko da, eta egun horretan bertan ate irekien jardunaldia egingo dute, interesa duen edonork dantza probatu ahal izateko, konpromisorik gabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun