
Irteera zein helmuga Armintzako portuan bertan izango dira, eta parte hartu gura dutenek ez dute aurrez izena eman beharrik; hau da, izen-ematea doakoa izango da, 11:00etatik aurrera, irteera eta helmuga gune berean.
Edonork parte hartu dezake, bakarka zein familian edo lagun artean. Baina adi, ez ahaztu mozorroak! Kirola, umorea eta jai-giroa uztartzen dituen ekimena da hau, urteari irribarrez agur esateko aukera paregabea.
Gainera, ibilbidea bukatu ondoren txokolate-jana herrikoia egongo da.
Beraz, prestatu zapatilak, mozorroa eta hasi berotzen...Hurbildu Armintzara urtearen azken egunean giro onean korrika egitera!