Berdelaren kanpaina eteteko aukera mahai gainean

Izaro Garcia 2026ko urtarrilaren 16a

Armintzako portua, artxiboko irudian.

Eusko Jaurlaritza aztertzen ari da udaberrian berdelaren arrantza aldi baterako etetea, eta neurria onartuz gero, arrantzaleek kalte-ordain ekonomikoa jasoko lukete Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsetik.

Geldialdi horrek eragin zuzena izango luke Armintza portuan aritzen diren arrantzaleengan, Lemoizko udalerrian. Izan ere, berdela funtsezko espeziea da flota artisauarentzat: urteko diru-sarreren %40 inguru hortik dator.

Sektoreak berak ere egoeraren larritasuna azpimarratu du. Bizkaiko eta Gipuzkoako kofradiek itxiera tekniko osoa eta presazkoa eskatu dute, espeziea berreskuratzeko plan serio bategaz batera. Arrantzaleen esanetan, neurriak gogorrak dira, baina beharrezkoak. Haien ustez, Bruselak dagoeneko zero kuota ezarri beharko luke berdelarentzat, laguntza ekonomikoekaz zein berreskuratze plan argi bategaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun