Lemoiztarren proposamenak jasoko ditu Udalak, Red Electricaren obren konpentsazioak zehazteko

Ander Zarraga 2026ko urtarrilaren 16a

Red Eléctrica de España (REE) konpainia munta handiko interkonexio-lanak egiten ari da udalerrian. Proiektua "interes orokorrekoa" denez eta zerga jakin batzuetatik scutik dagoenez, Udalak parte-hartze prozesu bat abiatu du herritarrakaz batera, enpresari eskatuko zaizkion hobekuntzak eta inbertsioak kolektiboki adosteko, eta herri-bilera egingo dute hurrengo eguenean urtarrilaren 22an, 18:30ean Armintzako kultur etxean

Azken hilabeteetan, Red Eléctrica de España (REE) estatuko garraio elektrikoaren sareari lotutako obra garrantzitsuak egiten ari da Lemoizen. Azpiegitura hori interes orokorreko obratzat jo du Trantsizio Ekologikorako Ministerioak, eta horrek esparru juridiko berezi batean kokatzen du proiektua: lanak ez daude ohiko udal-zerga batzuen mende Egoera honen aurrean, Lemoizko Udala formula berriak aztertzen ari da obra horiek herrian izango duten eragina arintzeko.

Azaldud utenez, Udalak ezin dituenez ohiko zergak aplikatu, Red Electricak Lemoizen egingo diren hobekuntza-jarduerak finantzatzea lortu gura du. Helburua da azpiegitura horri lotutako baliabide ekonomikoen zati bat zuzenean herrira itzultzea dela zehaztu dute, lemoiztarren bizi-kalitatea hobetuko duten proiektuak bideratzeko.

Nolanahi ere, Udalak ez ditu erabaki hauek bakarrik hartu gura izan, eta herritarrei hitza ematea erabaki du. Horregatik, prozesu parte-hartzaile bat ireki da, bizilagunek energiaren arloagaz lotutako proposamenak aurkeztu eta udalerriaren behar nagusiak baloratu ditzaten.

Prozesu honi hasiera emateko, herritarrei dei egiten zaie Armintzako Kultur Etxean urtarrilaren 22an, osteguna, 18:30etik aurrera egingo den herri-bilera batera. Gainera, proposamenak 2026ko otsailaren 15era arte erregistratu ahal izango dira, bai udaletxean bertan, bai egoitza elektronikoaren bidez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun