Irudiak Lemoizko Udalak ekoitzitakoak dira.
Domekan, martxoaren 8an, eskualdeko herrietan hainbat ekintza egin zituzten berdintasuna aldarrikatzeko eta emakumeen eskubideak eta aldarrikapenak erdigunean jartzeko. Eguerdian, 12:00etan, elkarretaratzea egin zuten Armintzako errotondan, eta, ostean, poteo musikatua egin zuten auzotik. Herriko emakumeak frontoian bildu ziren herri-bazkaria egiteko, eta jardunaldia Txaledun bihotza helduentzako bakarrizketagaz bukatu zuten.
Irudiak Lemoizko Udalak ekoitzitakoak dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!