Etzandarri taldeak Kamarakako gailur-lerroa zeharkatuko du domeka honetan

Ander Zarraga 2026ko martxoaren 18a

Etzandarrikoek Kamarakako mendi-lerroa zeharkatuko dute domekan. © ETZANDARRI

Etzandarri Euskal Mendi Taldeak txango berria antolatuko du martxoaren 22rako, mendizaletasunaz gozatzeko asmoz. Oraingoan, Ganekogortako mendigunera joko dute taldekideek, Bizkaia eta Araba arteko muga naturala zeharkatzeko. Ibilbidea Laudioko Santa Maria del Yermo elizatik abiatuko da, eta bertatik Kamaraka (797 m), Albitzukoatxeta (772 m), Mugarriluze (735 m) eta Goikogana (702 m) tontorrak igoko dituzte, Kamarakako gailur-lerro osoa osatuz. Txangoa zirkularra izango denez, tontorrak koroatu ostean berriro ere hasierako puntura jaitsiko dira mendizaleak.

Antolatzaileek azaldu dutenez, 7,5 kilometroko ibilbidea da eta zailtasun maila "erreza" du; beraz, aproposa da maila guztietako zaleentzat. Izan ere, taldeak modalitate bitan bereizten ditu bere irteeretan: xendazaletasuna eta mendizaletasuna, eta domekakoa azken kategoria honetan sartzen da. Autobusa goizeko 09:00etan aterako da Armintzako geltokitik, eta itzulera arrastiko 16:00etarako aurreikusi dute.

Umeek zein nagusiek parte hartu dezakete ekimenean, baina aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da Marianegaz harremanetan jarriz, 688 602 121 telefono-zenbakian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun