Artebiziko antzerkiek antzezleku bilakatuko dute Armintzako portua maiatzaren 8tik 10era

Ander Zarraga 2026ko apirilaren 28a

Goitibera konpainiaren "Eraitsi SL" antzezlana izango da maiatzaren 9an, zapatuan Armintzako portuan.

Lemoizko kaleak antzerkiz beteko dituzte maiatzean. Artebizi Lemoiz jaialdiaren edizio berri bat egingo dute maiatzean Armintzako portuan, eta hiru egunetan zehar hainbat konpainia ezagunek ikuskizunez beteko dute ingurua.

Egitaraua:

  • Maiatzak 8, barikua: 18:30ean, Nudo ikuskizuna, Rojo Telón konpainiaren eskutik.
  • Maiatzak 9, zapatua:
    • 13:00ean, Eraitsi SL, Goitibera konpainiaren eskutik.
    • 18:30ean, Eutsi Ramon!, Trapu Zaharra konpainiaren eskutik.
  • Maiatzak 10, domeka: 13:30ean, ¡Qué buen día!, Maite Guevararen eskutik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun