Mendi irteera goizeko 10:30ean hasiko dute Urizarreko pilotalekutik. Handik, taldeak Ugartemenditik zehar ekingo dio igoerari, eguerdiko 12:00etan gailurrera iristeko asmoz. Bertan, ekimenaren baitan aurreikusitako photocal egingo dute parte-hartzaile guztiakaz, tontorra emakumez beteta dagoela irudikatzeko. Antolatzaileek aurreikusi dutenez, 13:30erako bueltan izango dira herrian eta, eguna borobiltzeko, aperitiboa hartzera joango dira taldean.
Parte hartu gura duten emakumeek izena eman beharko dute Bizkaiko Mendi Federazioaren webgunean, eta inskripzioa egiterakoan Lemoizko Etzandarri mendi taldea eta Urizarmendi gailurra hautatu beharko dituzte. Gizonezkoek ere parte hartu dezaketen arren, antolakuntzak argi utzi du protagonistak emakumeak izango direla eta gizonen kasuan ez dela beharrezkoa aurretik izena ematea. Zerrenda ofizialean agertzea garrantzitsua da federazioak Bizkaia osoan lortutako parte-hartzearen datu totalak bildu ditzan.