EGITARAUA

Badatoz Andrakako Trinidate Jaiak

Xabi Mendia 2026ko maiatzaren 19a

© Andrakako Jai Batzordea

ANDRAKAKO TRINIDADE JAIAK MAIATZAREN 30TIK AURRERA

Datorren astean, eta hiru egun luzez, Andrakako (Lemoiz) Trinidade Jaiak ospatuko dira. Lemoizko auzoak, urtero legez, udaberriari agur esango dio jai herrikoi eta parte-hartzaileak sustatuz. 

MAIATZAK 29 BARIKUA

- 21:00 Bertso afaria, Andraka Sagardotegian.
Bertsolariak: Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze.
Trikitixa eta panderoagaz alaituta.
Jose Ignacio Ibergairi omenaldia.
 
Informazio gehigarria:
* Salneurria: 35 € pertsonako.
* Sagardotegiko menua.
* Izena emateko: 946879394 telefonora deitu edo Andraka jatetxean bertan.

MAIATZAK 30 ZAPATUA

- 12:30 Tortila txapelketarako izen-ematea.
Egun osoan Txalaparta tailerra, Lemoizko txalapartariekin.
- 13:30 Tortila txapelketa.
- 16:30 Puzgarriak.
- 17:30 Tortila txapelketako sari banaketa.
- 19:00 DJ Dantzatzeko Prest.
- 20:00 Sahieski jana herrikoia.
- 20:30 Txokolatada.

MAIATZAK 31 DOMEKA

- 11:00–15:00 Artisau azoka.
- 12:00 Meza Santua.
- 12:30 Hamaiketakoa, herriko eskolako trikitilariekin.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun