“Lemoizekin eta lemoiztarrekin konprometitutako proiektu sendo eta hurbil” batekiko konfiantza berrituz Lemoizko EAJk Antxon Abaroa Egurrola afiliatu guztien babesarekin aukeratu du 2027ko udal-hauteskundeetarako alkategai izateko.
Bizkaiko Buru Batzarrak adierazi duen modun Abaroak udal-ibilbide zabala du eta azken urteetan Lemoizko Udalean egindako lan guztiaren ondorioz esperientzia aberatsa du. Hautagai jeltzalea 12 urtez izan da zinegotzi, Unai Andraka eta Iñaki Alonso alkateakaz batera, eta, legegintzaldi honetan, oposiziotik, herritarrak entzun eta udalerriko benetako beharrei erantzuten dien proiektua defendatzen jarraitu du.
“Lemoiz Andraka, Armintza eta Urizar dira, baina baita Berreaga, Orabille eta gure herriaren parte diren txoko desberdinak ere. Gertuko Udal batean sinesten dugu, udalerriko auzo eta eremu guztiak berdin entzun eta guztien alde berdin lan egingo duen Udala”, azpimarratu du Abaroa hautagaiak.