Paleta larruzko final handiak jokatuko dituzte Armintzan maiatzaren 29an

Ander Zarraga 2026ko maiatzaren 28a

Bihar kadete-gazte mailako finalagaz hasiko dira partidak arrastiko 18:00etan. © ARMINTZA PILOTA KIROL ELKARTEA

Bizkaiko Kluben Arteko Txapelketako finalak hartuko ditu Lemoizek bihar, maiatzaren 29an. Armintzako Udal Pilotalekuan izango dira partidak, 18:30etik aurrera, paleta larruzko lau norgahiagoka jokatuko dituzte, eta sarrera doakoa izango da.

Finalen jardunaldian Bizkaia Cup kadete-gazte mailako finala izango da ikusgai, eta, horrez gain, paleta larruz banakako txapelketako 1., 2. eta 3. mailetako finalak ere jokatuko dituzte. lehenik Sopelako Kureneko pilotariak neurtuko dira kadete-gazte mailan; horien ostean, Zubeldia etaBergara arituko dira 3. mailako finalean; E. Garcia eta Zabalak jokatuko dute 2. mailako finala, eta, azkenik, David Ruiz eta Roman Maldonadok jokatuko dute1. mailako finala. 

Antolatzaileen esanetan, Armintzako pilotalekuan paleta larruzko "final handien agertoki” bilakatuko da bihar arrastian, eta zaleak nahiz jakin-mina duten herritarrak pilotalekura gerturatzeko deia egin dute, Bizkaiko kluben arteko hitzordu nagusietako bat bertatik bertara gozatzeko. Finalak 18:30ean hasiko dira Armintzako Udal Pilotalekuan, eta sarrera libre izango da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun