Datorren ekainaren 28an (domeka) naturagaz bat egiten duen plana gustuko duten orok, hitzordua dute Lemoizko Etzandarri mendi Elkarteak antolatutako txangoarekin.
Goizeko 8:30tan, Lemoizko udalak dohainik jarri duen busa, Armintzako geltokitik irtengo da Aizkorri mendiaren magalean dagoen Brinkola ingurura. Legazpitik bi kilometrora dagoen auzo honetan hasiko da Etzandarrik antolatu duen mendi-zeharkaldia, ondoren Artzanbururua igo eta Arantzazun amaitzeko.
Gogoan izan, jarduera doakoa bada ere ekainaren 21a (domeka) baino lehenago izena eman behar dela etzandarri@gmail.com helbide-elektronikoan.