Irteeran Artzainburura (1.365 metro) igoko da, eta handik Urbiako zelaietara eta Arantzazura jarraituko du. Antolatzaileek azaldu dutenez, ibilbideak 15 kilometro izango ditu guztira, eta zailtasun erraza izango du; horregatik, mendian ohitura handirik ez dutenentzat ere egokia izan daiteke.

Parte-hartzaileak 08:30ean elkartuko dira Armintzako autobus geltokian, eta joan-etorria Lemoizko Udalak antolatutako autobusean egingo dute. Itzulera 16:00etarako aurreikusi dute.
Etzandarri Mendi Taldeak gogorarazi du irteerak doakoak direla, baina aldez aurretik izena eman behar dela antolakuntza errazteko. Horretarako, interesdunek 688 602 121 telefono zenbakira deitu beharko dute.
Antolatzaileen esanetan, mendia ezagutzeko eta naturaz gozatzeko aukera izateaz gain, harremanak sortzeko eta euskaraz bizitzeko gune ere badira antolatzen dituzten irteerak.