Udako jaiak 2026

Urizarko jaiak herri-giroan ospatuko dituzte abuztuan

Ander Zarraga 2026ko abuztuaren 6a

Jaiak abuztuaren 13tik 16ra bitartean ospatuko dituzte Lemoizko auzoan, jai-batzordeak prestatuko duen egitarau oparoagaz.

Aitor Ezpeleta urizarko jai-batzordeko Uribarri, Izaskun Urrutia eta bera arduratzen dira festen antolakuntzaz, eta 13 urte daramatzate auzoko jaiak prestatzen. "Jendea beti pozik egoten da jaietan; azken finean, jai herrikoak dira", nabarmendu du. Tamalez, lerrok idazteko orduan,aurtengo egitaraua oraindino guztiz itxi gabeizan dute, baina iragarri dute jarduerak aurreko urteetako antzekoak mantenduko dituztela.

Jaietako lehen hitzordua abuztuaren 13an izango da, eguenean. Egun horretan tortilla-txapelketa, patata-dantza eta erromeria izango dira, auzoko plazan giroa berotzen hasteko. Barikuan, abuztuaren 14an, sardina-jana herrikoia egingo dute, frontenis-txapelketagaz batera, eta mariatxiek jarriko diote musika eta kolorea egunari. Egun handia abuztuaren 15ean izango da, Andra Mari egunean. Meza nagusiaren ostean aurreskuaegingo dute, eta eguerdi partean paella-txapelketak hartuko du protagonismoa. Azken eguna abuztuaren 16an ospatuko dute, domekan, besteak beste herri-bazkariagaz.

Egitaraua

Abuztuak 13, eguena

  • Txupinazoa.
  • Tortilla txapelketa.
  • Patata dantza.
  • Erromeria.

Abuztuak 14, barikua

  • Sardina-jana.
  • Frontenis txapelketa
  • Mariatxiak.

Abuztuak 15, zapatua
Andra Mari Eguna

  • Meza Nagusia
  • Aurreskua.
  • Paella txapelketa.
  • Mus txapelketa .
  • Bits-jaia.
  • Dj Erromeria

Abuztuak 16, domeka

  • Herri bazkaria.
  • Tute eta briska txapelketak.
  • Txokolatada.
  • Rifa eta bingoa.
  • Traka eta sua artifizialak.

Egitarau hau behin-behinekoa da; laster argitaratuko dugu osorik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun