jaiak uztailaren 15ean, eguaztenean, hasiko dira Kuadrillen Egunagaz. 2008ko kintoek botako dute txupina eta irakurriko dute pregoia, 18:00etan, eta ondoren umeen zein nagusien triatloia egingo dute. Uztailaren 16an, eguenean, Karmengo Eguna ospatuko dute. Goizean umeentzako jolasak eta puzgarriak izango dira, eta txistulariak herrian zehar ibiliko dira. Arrastian, 18:00etan, Karmengo Amaren omenezko meza egingo dute, eta ondoren itsasorako prozesioa. Egunari jarraipena emateko, ur-jolasak, pala-txapelketako finalak, langostino-jana txosnan eta DJ Ikerren saioa izango dira.
Txapel Reggae
Aurtengo Txapel Reggaek Jamaika, Kanariak, Menorca, Brasil eta Euskal Herria lotuko ditu musikaren bidez. Biobizz Portua Stage agertokian Jah Mason jamaikarra izango da kartelburu, Riddim Factory Band taldeagaz batera; horrez gain, Junior Dread brasildarra, Dactah Chando kanariarra, Rudymentari eta Steady Rockets euskal taldea ere arituko dira. Spannabis Dub Stage guneak, berriz, 12 orduko sound system egitaraua eskainiko du, Blackboard Jungle eta Irie Ites nazioarteko erreferenteakaz, baita Herrimin feat. Beñaranks, Ital Rakka eta KBLESS feat. Lurrikara bezalako proposamenakaz ere. Edizio honetako berrikuntza nagusietako bat Txiki Yard izango da, familiek eta umeek jaialdia modu parte-hartzailean bizitzeko sortutako espazioa.
Jaiak uztailaren 19an, domekan, amaituko dira Nagusien Egunagaz. 13:00etan hamaiketakoa egingo dute nagusientzat, eta ondoren tortilla-txapelketa, bingoa, mariachia eta playback txapelketa izango dira. 23:00etan traka botako dute, Armintzako jaiei amaiera emateko.
Egitaraua:
Uztailak 15 eguaztena
Kuadrillen Eguna
- 18:00 Txupinazoa eta pregoia, 2008ko kintoen eskutik.
- 18:30 Umeen triatloia eta nagusien triatloia.
- 20:30 Baflepoteoa.
- 22:00 Afari-herrikoia.
- 00:00 Kuadrillen jolasak.
Uztailak 16, eguena
Karmengo Eguna
- 11:00 Umeentzako jolasak eta puzgarriak.
- Txistulariak herrian zehar.
- 18:00 Karmengo Amaren omenezko meza. Ondoren itsas-prozesioa.
- 19:30 Ur-jolasak.
- 20:30 Pala-txapelketako finalak.
- 21:30 Langostino-jana txosnan.
- 23:00 DJ Iker.
Uztailak 17, barikua
Mozorro Eguna
- Gaia: Mahai-jolasak, jolasak eta jostailuak.
- 12:00 Umeentzako tailerrak.
- 17:00 Pala-partidak.
- 20:00 Mozorro-jaitsiera.
- 23:30 Argitu erromeria.
Uztailak 18, zapatua
Txapel Reggae
- 12:00 Batukada herritik zehar.
- 12:00 Dantzaldia portuko txosnan.
- 12:00 Txiki Yard parkean.
- 13:00 Sound Systema skateparkean.
- 21:00 Kontzertuak portuan.
Uztailak 19, domeka
Nagusien Eguna
- 13:00 Nagusientzako hamaiketakoa.
- 14:30 Tortilla-txapelketaren aurkezpena txosnan.
- 17:00 Bingoa.
- 18:30 Mariachia.
- 20:00 Playback txapelketa.
- 22:00 Txokolatada.
- 23:00 Traka eta jaien amaiera.