Pregoiaren ostean, portuan batu ziren umeen zein nagusien antolatutako triatloia ikusteko. Herri osoak aho bete hortz utzi zuten ekintza biek, eta oihu, txalo eta animo ugariz lagundu zieten parte-hartzaileei. Nahiz eta lehia itxura izan, herri osoa elkartzeko, ondo pasatzeko eta jaiak emozioz hasteko modu bat izan zen.
Egun hauetan hainbat jarduera egingo dituzte, baina mundu guztiak gehien espero duena zapatuan izango da: Txapel Reggae. Egun osoan zehar, batukada, dantzaldiak, musika eta kontzertuak izango dira portuan.