Egitaraua

Andrakako San Frantzisko Jaiak hastear daude!

Iratxe Ugartetxea

Urriaren 2, 3, 4, 5 eta 10erako jarduera ezberdinak antolatu dituzte.

Lemoizko Andraka auzoak urriaren lehen egunetan ospatuko ditu aurtengo San Frantzisko jaiak. Lemoiztarrek tradizioaz, kirolaz, janariaz, musikaz eta abarrez gozatzeko aukera izango dute urriaren 2, 3, 4, 5 eta 10ean.

Egitaraua:

Urriak 2, barikua

  • 21:00 Andrakako idi-proba sariketa nagusia.

Urriak 3, zapatua

  • 21:00 Andrakako idi-proba sariketa nagusia.

Urriak 4, domeka

  • 10:00 Mendi ibilaldia (Eztandinakoak antolatuta).
  • 12:00 Herriko hildakoen aldeko meza (herriko eskolako trikitilariek girotuta).
  • 13:00 Hamaiketako auzotarrentzako.

Urriak 5, astelehena

  • 21:00 Andrakako idi-proba sariketa nagusia.

Urriak 10, zapatua

  • 11:00 Putxera lehiaketa.
  • 12:00 Andrakako II. Padel Txapelketa.
  • 14:30 Putxerak aurkeztea.
  • 16:30 Mus txapelketa Perulogaz.
  • 17:00 Igel lehiaketa.
  • 18:00 Kontzertua: DJ Xaibor.
  • 20:15 Txokolatada.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun